Tele Taxiko grebaren jarraipen zabalaren ondorioz, San Ferminetan egunero 1.000 dei inguru geratu dira zerbitzurik gabe

2022/07/13
Langileek San Inazio kaleko taxi geltokian elkarretaratzea egin dute gaur, Iruñerriko mankomunitateak hitzarmenaren negoziazioan adostutakoa bete dezan eskatzeko. Tele Taxiko gutxieneko zerbitzuek erantzuten duten deien %40 inguru kexak dira

Tele Taxi Enplegu Zentro Bereziko langileak, ELAk ordezkatuta, greba mugagabean daude uztailaren 1etik, Iruñerriko Mankomunitateak hitzarmenaren negoziazioan adostutakoa bete dezan: 2021erako eta 2022rako KPIaren araberako soldata igoera eta 2023rako KPIa gehi 0,5 puntuko igoera.

Grebak %80ko jarraipena izaten ari da, eta, horren ondorioz, egunean 1.000 dei inguru erantzun gabe geratzen ari dira, guztira San Ferminetan 4.000 dei inguru izan ohi direnean. Horri gehitu behar zaio gutxieneko zerbitzuak artatzen ari diren deien %40 kexak direla.

ELAk Iruñerriko Mankomunitateari eskatzen dio bere erantzukizuna bere gain har dezala eta adostutakoa bete dezala. Bihar mobilizazioek jarraituko dute eta langileek elkarretaratzea egingo dute Teobaldos kaleko taxi geltokian 11:15ean.