Tele Taxiko langileen % 80k baino gehiagok parte hartu dute gaur hasi den greba mugagabean

Apirilaren 12an, Tele Taxiko zuzendaritzak jakinarazi zuen ez zuela aurreakordioa beteko, ez zuela KPIaren igoera bermatuko ez 2022rako ez 2023rako.
Tele Taxi enplegu-zentro berezia da, eta plantillaren % 70ek desgaitasun-mailaren bat du; enpresak diru-laguntzak jasotzen ditu horregatik. Langileek zerbait bidezkoa eta beharrezkoa aldarrikatzen dute erosteko ahalmena ez galtzeko.
Langileek aldez aurretik adostutakoa betetzeko eskatu diote zuzendaritzari, eta aho batez berretsi zuten batzarrean. Eta Mankomunitateari, garraio publikoan agintari nagusi gisa duen erantzukizuna bere gain har dezan. Horretarako, langileek bilera bat eskatu dute Mankomunitateko presidentearekin, baina orain arte ez da erantzunik izan.
Bestalde, langileek gaitzetsi egiten dute duela gutxi lankide taxilari batek jasan duen erasoa eta Tele Taxiko tele-operadoreek ahoz jasaten dituztenak.