TIMAC AGROren hitzarmena sinatu da Lodosako lantegirako

2019/09/25
Hitzarmenaren edukiak hauek: KPIren goitiko 5,3 puntuko soldata-igoerak, lanaldi-murriztapena, kontratazio mugagabeak eta gizarte-hobekuntzak

Lodosako TIMAC AGRO lantegiko Enpresa Batzordeak (4 ELA-ordezkari eta UGT-ordezkari 1) eta Zuzendaritzak hitzarmena sinatu dute irailaren 4an, zenbait hilabetetan negoziaziatuz lorturiko aurre-akordioaren ondoren. Deiturik zegoen grebaren aitzineko egunetan erdietsi da akordioa, eta 2018-2021 urte bitarteko indarraldia izanen du.

 

Hitzarmena lan-erreformatik blindaturik dago, eta KPIren goitiko 5,3 puntuko soldata-igoerak dakartza, lanaldia 8 orduz laburtuko da 2019tik aitzin, urtean 1720 ordukoa izanen delarik, baja-osagarriak hobetu dira, ABLE/ETTren bidezko kontratazioak mugatu dira, kategoriarik apalena kendu da, eta enplegua egonkortu, 6 kontratu mugagabe berri eginen baitira, hitzarmenean bermaturik dauden erretiro partzialez gain.

 

Langileen erabaki tinkoak eta mobilizazioak greba-deialdia ekarri zuten, eta hari esker oraingo akordio hau lortu da, non langileen eskakizun nagusiak sartu diren. Mobilizazio haiek antolatu baino lehen ez zen modurik izan orain eskuratu diren lorpen onuragarriak lortzeko.

 

Lodosako lantegian 80 bat langile aritzen dira, eta langileen ordezkaritza sindikala ELAko 4 ordezkarik eta UGTko ordezkari batek osatzen dute. Enpresak bertze lantegi bat dauka Orkoienen, eta nekazaritzarako ongarriak ekoizten ditu.