Tuterako Reina Sofia dermatologorik gabe

2018/01/19
Tuterako Reina Sofia ospitaleko ELAren atal sindikalak salatu duenez, dermatologiako kontsultak sare pribatuara bideratzen dira. Ospitale honek hiru plaza izan arren, bakarra betetzen da; gainera, lanaldi erdiko kontratuarekin.

ELAren aburuz, azken urteotan ez da deialdi publikorik egin plaza hauek batetzeko bidean; ondorioz, profesionalek sare pribatura jo dute.

ELAk Nafarroako Gobernuari eskatzen dio lehenbailehen konpondu dezala arazoa, eta, bide batez, osasun publikoari bultzada eman diozaiola.