UGT, CCOO eta ELA sindikatuek hitzarmen duina eskatzeko mobilizazioa egin dute
Ardogintza sektoreko langileek elkarretaratzea egin dute Tuteran eta Lizarran, UGT, CCOO eta ELA sindikatuek deituta, sektorearentzat hitzarmen duina eskatzeko eta patronalari negoziazio mahaian benetako aurrerapenak eskatzeko.
Sindikatuen ustez, beharrezkoa da hitzarmen berriak sektoreko lan baldintzak modu eraginkorrean hobetzea eta langileek erosahalmena galtzen jarraitzea saihestea. Horregatik, patronalari eskatu diote aurrerapausoak eman ditzala eta sindikatuen ordezkaritzak planteatutako aldarrikapenei hel diezaiela.
Sindikatuen eskaera nagusiak dira KPIari lotutako soldata igoerak, -erosahalmena bermatzeko- eta lanaldia hobetzea. Halaber, baimenak eta lizentziak hobetzea eskatzen dute, plantillen egungo beharretara egokituz, lana eta bizitza pertsonala bateratzen laguntzeko; horrez gain, egungo hitzarmenaren 5. artikuluari eustea eskatu dute, konpentsazioari, bermeei eta xurgapenari buruzkoa, langileen lan baldintzak eta soldatak babesteko elementu gisa.
UGT, CCOO eta ELA sindikatuen iritziz, hitzarmen berriaren negoziazioak aurrera egiteko balio behar du, ez atzera egiteko.
Horregatik, negoziatzeko borondatea eta proposamen zehatzak eskatu dizkiote patronalari, sektorearen beharrei erantzungo dien akordio bat lortzeko.