UGT-k eta CCOO-k Nafarroako ehungintzan sinatu duten hitzarmenak soldata txikiak eta lanaldi luzeak iraunarazi ditu

2021/10/15
ELAk uste du Nafarroako Ehungintzak UGT, CCOO eta patronalak sinatutako hitzarmena ez dela nahikoa, sektoreko soldata txikiak betikotzen dituelako (15.000 eta 16.000 euro artean urtean), duela hamabost urtetik lanaldi bera mantentzen duelako eta ez delako blindatzen lan-erreformaren aurrean, ezta Estatuko Hitzarmenaren esku-sartzeen aurrean ere.

ELAk, gai sozialetan aurrerapen txikiak egin direla aitortu arren, oso balorazio negatiboa egin du, bi arrazoiengatik: Lehenengoa, 3 urterako hitzarmenak (2021-2023) aplikatzeko segurtasunik gabe jarraitzen du, hau da, hitzarmenaren ultraktibitatea 3 urterako baino ez da.
Bigarrena, enpresek hitzarmena alde bakarrez aplikatzeari utz diezaiokete, langileen ordezkarien akordiorik gabe, gai hori funtsezkoa izanik ELArentzat.
Gainera, krisi aurreko eskubideak ez dira berreskuratzen, antzinatasun-plusean zegoen hirurteko bakoitzeko % 6-a bezala ( % 4 izaten jarraituko du, eta gehieneko muga % 24tik % 26ra soilik handituko da), ezta norberaren gauzetarako bi egunak enpresaren kontura izatea ere .
Soldata-igoerak urriak dira eta ez dute benetako eros-ahalmena bermatzen: %1 2021ean, %2 2022an eta %2 2023an. Oso igoera txikiak, Nafarroako hitzarmenetako soldata-taularik baxuenetakoak direla kontuan hartuta. Lanaldia ez da murriztu, 1.744 ordu izaten jarraitzen du (Nafarroako altuenetarikoa), duela 15 urtetik berdin jarraitzen baitu. Oso odoltsua da baja-kasuetan ez dagoela soldata-osagarririk, eta lan-istripuetan edo lanbide-gaixotasunetan ere ez dela langilearen soldata errealaren %100eraino osatzen.
ELAk (sektoreko ordezkaritzaren % 30 izanik) borrokan jarraituko du UGTren eta CCOOren negoziazio-eredua sindikala saihesteko; izan ere, eredu horrek ez du uzten eragiten plantillei parte hartzen, ezta iritzia ematen ere, eta ELA negoziaziotik kanpo uzten dute, benetako aldarrikapenik onartu behar ez izateko. Gauzak horrela, ELAk lantoki bakoitzeko plantillak antolatzen jarraituko du, hitzarmen honek ematen ez dituen hobekuntzak jasotzen dituzten enpresa-hitzarmenak lortzeko eta lan-erreforma enpresetatik kanpo uzteko.