Konponketa Tailerrak

UGTk eta CCOOk sinatutako hitzarmenak ez du KPIa bermatzen

2023/03/10
ELAk kritikatu egin du sektorean mobilizazio ugari eta 5 greba egun egin ondoren, UGTk eta CCOOk sektoreko hainbat eta hainbat aldarrikapen alde batera utzi dituztela.

UGTk eta CCOOk sinatutako Nafarroako Konponketa Tailerren Hitzarmen Kolektiboaren forma eta edukia erabat kritikagarria da, eta ez da nahikoa. UGTk eta CCOOk akordioa lortu eta hiru hilabetera sinatu dute hitzarmena (abenduaren 16an egin zuten akordioa). Eta edukiak sektoreko aldarrikapen askori uko egiten die, besteak beste, ez duelako KPIren araberako soldata igoerarik bermatzen.

ELAk ez du hitzarmena sinatu, edukia sektorea mobilizatu eta 5 greba egun egitera eraman zuten aldarrikapenetatik oso urrun dagoelako. Mobilizazio horiek gabe, hitzarmen honen edukia are okerragoa izango litzateke.

ELAk adierazten du enpresaz-enpresa borrokan jarraituko duela sektoreko langileen lan baldintzak hobetzeko.