Zamatel enpresak ez ditu segurtasun neurriak betetzen eta langileak kaleratu ditu covid-eko krisian zehar

2020/04/16
Zamatel Obras y Servicios Generales Elecnorren enpresa azpikontratatua da, eta zuntz optikoa hornitzen du Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat udalerritan. ELAko delegatu batek osatzen du ordezkaritza sindikala. COVIDeko krisi osoan, segurtasun neurrien falta salatzen aritu da ELA. Langileak enpresaren ibilgailuan joaten dira udalerrietara. Bertan, baimenduta dagoena baino jende gehiago joaten da, eta ezin izaten ditu segurtasun distantziak bete. Gainera, ez dago norbera babesteko ekipamendurik, ez zaie maskararik, eskularrurik eta abarrik eman. ELAk salaketa jarri behar izan du Nafarroako Lan Ikuskaritzan eta Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuan.

Behin baino gehiagotan, langileek segurtasun-neurri eta norbera babesteko ekipamendu gehiago eskatu dituzte. Enpresak, aldiz, mehatxu eta neurri erregresiboekin erantzun du. Azkena, 3 langileen kaleratzea izan da, babes neurririk ez edukitzeagatik kexatzeagatik. Enpresak lan eskubideak eta eskubide sindikalak urratu ditu 2020ko otsailean hauteskundeak egin baino lehenagotik. ELAk neurriak hartuko ditu, legezkoak zein sindikalak, neurri horri aurre egiteko.