Ogasunak egindako zerga-bilketaren jaitsiera aurreikuspena ikusita, zerga erreformarik egiten ez bada murrizketak itzuliko dira

Nafarroako Gobernuak 2020rako Ogasunaren diru-bilketaren aurreikuspena eguneratu du, eta 2019ko datuekin alderatuta, % 13,3ko aurreikusten du, 538,6 milioi eurokoa, hain zuzen ere. Era berean, defizitaren helburua %2,6ra igotzea adostu du, hau da, gehiago zorpetu ahal izatea.
Nafarroako zerga-sistemak Europako batez bestekoaren oso azpitik du diru-bilketa (EB-28ko batez bestekoa baino 1.640 milioi gutxiago), eta enpresak (batez ere handienak) eta errenta altuak eta kapital-errentak dira honen pribilegiatu nagusiak (Sozietateen gaineko Zergak 2007an baino %53,8 gutxiago bildu zuen 2019an, BPGa %20,1 handitu zen bitartean).
Nafarroako zerga-sistemaren arazoa bilketa arazoa da, ez gastuarena. Irtenbidea bilketaren igoera izan behar da, bestela 2008ko krisian aplikatu ziren errezeta berberak errepikatuko dira, hau da, zor publikoaren igoera (2007tik 2019ra %400 baino gehiago) eta murrizketak.