ELAk Iruñeko Arrozak: elkarrekin amestu, elkarrekin borrokatu ekimenean parte hartu du

2026/10/12 Nafarroa
ELAk Iruñeko Arrozak: elkarrekin amestu, elkarrekin borrokatu ekimenean parte hartu du

Urriaren 12 honetan hainbat kolektibo antiarrazistek Iruñeko Arrozak ekimena antolatu dute, "elkarrekin amestu, elkarrekin borrokatu" lelopean. Ekimen honen helburua Iruñean bizi diren kultura ezberdinak ikusaraztea, elkarbizitza sustatzea eta faxismoari eta arrazakeriari aurre egitea da.

Egunean zehar hainbat ekintza antolatu dira, hala nola dantzak, azoka txikia eta musika. ELAk parte hartuko du 12:00etan Antoniutitik Txantreako Irubide plazaraino abiatuko den manifestazioan. Bertan, taldeek prestatutako arrozak dastatuko dira.
100 kolektibo eta mugimendu sozial baino gehiagok bat egin dute ekimenarekin, pertsona guztientzako bizitza duinak exijitzeko eta arrazakeria salatzeko.

Horregatik guztiagatik, ELAk 3 arroz sukaldatuko ditu bertan gainontzeko kolektiboekin sinergiak partekatzeko, eta manifestazioan parte hartuko du.