hauteskunde sindikalak - Nafarroa
ELAk 32 ordezkari gehiago lortu ditu azken asteetan egindako 9 enpresetako hauteskundeetan
2026/10/23 Nafarroa
Azken asteetako hauteskundeetan, ELAk lehen zituenak baino 23 ordezkari gehiago lortu ditu, gainontzeko sindikatuek 6 galdu dituzten bitartean.
ELAk inoizko ordezkaritza handiena du Nafarroan, eta ordezkaritza mailan bigarren sindikatu gisa kontsolidatzeko helburua lortzeko pausoak ematen jarraitzen du.
ELAk lan baldintzak hobetzeko borrokarako duen gaitasunak, eta bere independentzia politiko eta ekonomikoak gero eta langile gehiago bultzatzen ditu ELAren ordezkari izateko pausoa ematera.