ELAk Vito Quiles probokatzaileari aurre egiteko hesi antifaxistan parte hartzeko deia egiten du

2026/10/13 Nafarroa Nafarroa
ELAk Vito Quiles probokatzaileari aurre egiteko hesi antifaxistan parte hartzeko deia egiten du
Iruñerriko eragileek, antolakundeek, gazte mugimenduek, mugimendu feministek, sindikatuek eta hainbat kolektibok mobilizazioa deitu dute urriaren 15erako, osteguna, 17:30etik aurrera Iruñeko Gazteluko plazan, Vito Quiles asaldatzaile faxistari aurre egiteko. Atzerakada erreakzionario betean, kolektibo eta sektore prekarizatuenei eskubideak murriztea eta Euskal Herriaren zapalkuntza nazionala areagotzea bilatzen duten honetan, beharrezkoa da halako pertsonaiei aurre egitea, gure gizartean lekurik izan ez dezaten.