CSC-ACV kongresua
Belgikan izan da ELA lan merkatuko desorekei modu kolektiboan nola aurre egin hausnartzeko
ELAko ordezkaritza batek, Mitxel Lakuntza eta Alazne Mantxola buru zirela, Belgikako CSC-ACVren Kongresuan parte hartu du. Bi egunez 700 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute eta datozen urteetan zentralaren lan ildoak eztabaidatu eta zehaztu dira. ``Lana berpentsatu behar da´ dokumentua oinarri hartuta, aztertu da nola egin aurre modu kolektiboan lan merkatuak pairatzen dituen desorekei.
Horretarako hiru funtsezko ekintza arlo aztertu dira:
- Lan batek zentzua izan dezan, duina izan behar du.
- Lan bat duina izan dadin, diru sarrera duina izan behar du.
- Beharrezkoa da gure sistema soziala eta ekonomikoa birpentsatzea.
- Kongresuaren aurretik nazioarteko mintegi bat egin zen. Bertan, kontinente desberdinetako sindikatuetako ordezkarien testigantzekin plataformetan egindako lana aztertu zen.