Kongresua Turkian

ELAk DISK sindikatuaren 17. kongresuan parte hartu du

2024/02/12
ELA Istanbulen izan da DISK-eko, zerbitzu pribatuen sindikatua, 17. Kongresura joateko. otsailaren 9tik 11ra ospatu da. Kongresuan agerian geratu da Turkiako negoziazio kolektiboa gauzatzeko zailtasuna, Erdoganen erregimenaren pean. Izan ere, grebarako eskubidea oso mugatua dago eta sindikalisten aurkako errepresioa etengabea da. Era berean, Israelgo Estatua palestinarren aurka Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako ahotsak etengabeak izan dira.

Kongresu osoan zehar beste arazo edo erronka batzuei egin zaie erreferentzia, hala nola bizitzaren garestitzeari, langileen pobretzeari eta klima-aldaketari aurre egiteko erronkari. Bertan esan zen bezala, "pertsona guztiak zeru beraren azpian bizi gara, beraz, arazo asko partekatzen ditugu".