ELA Argentinako CTA-Tren Kongresuan

2019/10/14
ELAk urriaren 3 eta 4an Buenos Airesen ospatu den Argentinako CTA de los Trabajadores konfederazioaren Kongresuan parte hartu du. Kongresuan akreditatutako 340 delegatuek aho batez CGTarekin bateratze prozesua hastea erabaki dute.

Bestalde, urriaren 4an “Mugimendu sindikalaren ikuspegiak egungo Argentinako eta Latinoamerikako abagunean” izeneko nazioarteko mintegia ospatu da. Bertan, munduko sindikatuetako 15 ordezkarik baino gehiagok sindikatuek eta langile klasearen erronkei aurre egiteko estrategien inguruan eztabaidatzeko aukera izan dute.