ELA Belgikako CSCren Kongresuan

2019/10/11
Mitxel Lakuntza, Amaia Muñoa eta Laura Gonzalez de Txabarri urriaren 10etik 12ra Ostenden ospatzen ari den Belgikako CSC konfederazioaren Kongresuan parte hartu dute.

CSC, 1.600.000 kiderekin, Belgikako sindikaturik handiena da eta ELArekin harreman historikoa mantentzen du.

"Zer lan bihar" lelopean, 858 delegatuek, eskuin muturreko hazkundearen testuinguruan, lan mundurako trantsizio digitalaren, trantsizio ekologikoaren eta migrazioaren inguruko erronkak eztabaidatu dituzte, beste gai batzuekin batera.