ELA Brasilgo CUTren 13. Kongresuan

ELAk urriaren 7tik 10era Praia Granden ospatu den Brasilgo CUT konfederazioaren Kongresuan parte hartu du. "Sindikatu indartsuak, eskubideak, subiranotasuna eta demokrazia" lelopean herrialde guztiko 1.705 delegatu eta mundu guztiko sindikatuetako ehun ordezkari baino gehiago bildu dira.
CUT, 8 milioi afiliatu ingururekin, latinoamerikako sindikaturik handiena da. "Lula Livre" izena duen Kongresu aurretik sindikalismoaren etorkizunari buruzko nazioarteko mintegi bat ospatu da, teknologia berrien aurrerakuntzen eta deregulazio eta enplegu prekarioaren aurrean antolakuntza sindikalaren alternatibei buruz hausnarketa eginez.