ELA CGILren 18. Kongresuan

2019/01/23
ELAko ordezkaritza bat CGILren (Confederación Italiana de Trabajadores) 18. kongresuan parte hartzen ari da Barin. Bost milioi kide baino gehiagorekin, CGIL Italiako konfederaziorik zaharrena eta handiena da, eta ELAk erlazio estua du berekin orain dela urte asko.

Kongresuan bi dokumentu alternatibo eztabaidatuko dira:

  • “Il lavoro è” (“Lana da”), CGILko Komite Eragile Nazionaleko 155 kidek izenpetua, Idazkari Nagusi kargua uzten duen Susanna Camusso barne.
  • “Let’s take back everything” (“Berreskuratu dezagun dena”), Komite Eragile Nazionaleko sei kidek izenpetua eta lehengo dokumentuaren alternatiba bezala planteatzen dena.

Kongresu osatzen duten 868 delegatuek Konfederazioko zuzendaritza organoak hautatuko dituzte: Komite Eragile Nazionala eta Kontseilu Orokor Nazionala, nork aldi berean Idazkari Nagusi berria eta Konfederazioko Idazkaritzako kideak hautatuko ditu.

Azken urteetan CGILko Idazkari Nagusi izan den Susanna Camusso ez da berrautaketara aurkezten eta bi dira bere oinordeko izateko hautagaiak; Maurizio Landini y Vincenzo Colla, biak Konfederazioko Idazkaritzako kideak.

Kongresuaren bezperan Nazioarteko Mintegi bat antolatu zen “Europa eta Mundu mailako mugimentu sindikalaren etorkizuna, demokraziaren krisi eta populismo garaian” izenpean.