ELA eta Intersindical-Catalunya Bilbon bildu dira negoziazio kolektiboaren estatalizazioaren aurkako aliantza sendotzeko

2021/05/20
ELA eta Intersindical-Catalunya sindikatuek bilera egin dute Bilbon, "gure nazioetan eta Estatuan bizi den egoera laborala, soziala eta politikoa" aztertzeko. Bi erakundeek aliantza sindikala dute azken lan-erreformak indargabetzeko eta erabakitzeko eta lan-baldintzak negoziatzeko eskubidea defendatzeko Euskal Herrian eta Katalunian. Aliantza horretan Galiziako CIG sindikatuak ere parte hartzen du. Mitxel Lakuntza eta Sergi Perelló bi erakundeetako idazkari nagusiak izan dira gaur Bilbon.

ELAk eta Intersindicalak, CIGekin batera, negoziazio kolektiboaren egungo estatalizazio-ereduaren aurkako kanpaina bateratua egiten dute. Eredu horrek langileriaren prekarizazio eta pobretze handiagoa eragin du, Estatuko hitzarmenei lehentasuna ematen baitie lurraldekoei baino, eta sektoreko eta enpresako hitzarmenak hondatzen baititu.

Hori dela eta, negoziazio kolektiboa langileengandik aldentzen duen eredu bati amaiera ematea eskatzen dute, baina demokratikoki ordezkatzen dituzten sindikatuen parte-hartzea ere eragozten duena, edozein sektoretako lan-baldintzei buruzko akordioak ixteko.