LANE
ELA Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) 113. Nazioarteko Konferentzian parte hartzen ari da

LANEren Lanaren Nazioarteko 113. Konferentziak, urtero Genevan biltzen denak, lanaren nazioarteko arauak eta LANEren politika orokorrak ezartzen ditu, eta gizarte- eta lan-gai nagusiak eztabaidatzeko foroa ere bada. Konferentziak aurten arrisku biologikoei, plataformen ekonomiako lan txukunari eta formaltasunerako trantsizioei lotutako gaiei buruzko eztabaida azpimarratu du, besteen artean.
113. konferentzia honetan, ELAk Lanaren Nazioarteko Arauak Aplikatzeko Batzordean parte hartzen du. Bertan, lanaren nazioarteko arauak urratu zituzten 24 herrialdeetako kasuak aztertu eta eztabaidatuko ditu. Aurtengo zerrendan, besteak beste, Georgia, Eslovakia eta Hungria daude.
Era berean, ELAko ordezkariek LANEren Konferentziako egonaldia mundu osoko beste sindikatuekin topaketak izateko eta beste jarduera batzuetan parte hartzeko aprobetxatuko dute, hala nola Palestinarekiko elkartasun ekitaldi tradizionalean edo Latinoamerikako sindikatuek antolatutako hainbat ekitalditan, besteak beste.