ELA Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) Lanaren 108. Nazioarteko Konferentzian parte hartzen ari da

2019/06/12
ELA Genevan ekainaren 10etik 21era ospatuko den Lanaren 107. Nazioarteko Konferentzian parte hartzen ari da. Aurtengo Konferentzian gobernu, enpresari eta langileen 5.700 ordezkari bildu dira, lan munduko erronkei buruz hausnartzeko eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) 100. urteurrena ospatzeko.

Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE), 1919an Lehenengo Mundu Gerraren ostean sortua, aurten bi dokumentutan kontzentratuko da: lanean indarkeria eta jazarpenaren inguruko Hitzarmena, bere adopziorako iaztik lantzen ari dena; eta lanaren etorkizunaren inguruko Deklarazioa, aldaketa klimatikoaren eta teknologia berrien erronkei lotua.

Beste aldetik, Nazioarteko Arauen Aplikazio Batzordeak, urtero bezala, aztertu eta eztabaidatu egingo ditu nazioarteko lan-arauak urratu dituzten herrialdeen 24 kasu. Aurtengo zerrenda laburrean Turkia eta Brasil daude, besteak beste.