ELA Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) Lanaren 111. Nazioarteko Konferentzian parte hartzen ari da

LANEren Lanaren Nazioarteko 111. Konferentziak, urtero Genevan biltzen denak, lanaren nazioarteko arauak eta LANEren politika orokorrak ezartzen ditu, eta gizarte- eta lan-gai nagusiak eztabaidatzeko foroa ere bada. Konferentziak aurten gizarte-babesarekin, ikaskuntzarekin eta trantsizio justuarekin lotutako gaiei buruzko eztabaida azpimarratu du, besteen artean.
111. konferentzia honetan, ELAk Trantsizio Justuari buruzko komisioan parte hartzen du. Bertan, premiazko neurriak hartzeko beharraz hausnartzen ari da, ingurumen-erronka larriei eta etorkizuneko energia- eta material-krisiei aurre egiteko trantsizioa lortzeko, langileen etorkizuna eta ongizatea bermatuz.
Bestalde, beste urte batez, ELA Lanaren Nazioarteko Arauak Aplikatzeko Batzordean ere egongo da. Bertan, lanaren nazioarteko arauak urratu zituzten 24 herrialdeetako kasuak aztertu eta eztabaidatuko ditu. Aurtengo zerrendan, besteak beste,Italia, Erresuma Batua eta Herbehereak daude.