ELA Québec-eko FTQ sindikatuaren kongresuan da

2023/01/18
Fédération de Travailleurs et Travailleuses du Québec (FTQ) nazio horretako sindikatu nagusia da eta 600.000 kide ditu.

Montréalen ospatzen ari den FTQ sindikatuaren kongresuan parte hartzen ari da ELA.

Sindikalgintzaren etorkizunari buruzko hausnarketa sakon baten parte da kongresua, duela urte eta erdi hasitako prozesu parte hartzailea, hain zuzen ere. Hiru agintaldi bete dituen Daniel Boyer presidenteak utziko du FTQko lidergoa; bere ordez, Magali Picard-ek hartuko du. Lehenengo aldiz, emakumea eta Quebec-eko nazio originario bateko kidea.