ELA Quebeceko FTQren Kongresuan

2019/11/25
ELAko ordezkaritza bat azaroaren 25etik 28ra ospatzen ari den Quebeceko FTQren Kongresuan parte hartzen ari da.

"Aldatzen ari den mundu batean mugimenduan" lelopean, ordezkariek lan-munduarentzat digitalizazioa bezalako fenomenoek planteatzen dituzten erronkei buruz eztabaidatzen ari dira, aldaketa gehiengoaren onurarako aukera gisa ikusi behar delaren premisarekin.