SAHARA
ELA Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 49. urteurrena ospatzeko ekitaldian

Gaur 49 urte betetzen dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zenetik. Hori dela eta, atzo, otsailaren 26an, Saharako Euskadiko Ordezkaritzak Gasteizen antolatutako ekitaldian parte hartu genuen.
ELAk Saharar herriaren autodeterminazio eskubide legitimoa aldarrikatzen du. Horrez gain, gogoratu beharra dago, Marokok lau hamarkada baino gehiago daramatzala saharar herriaren eskubidea sistematikoki urratzen, bai baliabide naturalak ustiatzen bai saharar herritarrearen zapalkuntza zein diskriminazio politikak aurrera eramaten.