ELA Saharar Herriarekiko Babesa eta Elkartasuna Adierazteko Europako Konferentzian (EUCOCO)

2023/12/02
ELAk Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasuna Adierazteko Europako 47. Konferentzian (EUCOCO) parte hartu du. Konferentzia abenduaren 1 eta 2an egin da Toledon, eta erakunde solidarioetako, alderdietako eta sindikatuetako parte-hartzaileak bildu ditu.

 

Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasuna Adierazteko Europako Konferentzia (EUCOCO) Europako hiri batean egiten da urtero, etenik gabe, 1975. urteaz geroztik, gatazka hasi zen urtetik bertatik. Aurten Toledo izan da agertokia.

Lurralde okupatuetan giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen urraketa larriak salatu dira konferentzian, eta saharar herriak autodeterminaziorako duen eskubidea aldarrikatu da.