ELA Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasuna Adierazteko Europako 44. Konferentzian (EUCOCO)

2019/11/25
ELAk Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasuna Adierazteko Europako 44. Konferentzian (EUCOCO) parte hartu du. Konferentzia azaroaren 22an eta 23an egin da Gasteizen, eta erakunde solidarioetako, alderdietako eta sindikatuetako 400 parte-hartzaile inguru bildu ditu.

Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasuna Adierazteko Europako Konferentzia (EUCOCO) Europako hiri batean egiten da urtero, etenik gabe, 1975. urteaz geroztik, gatazka hasi zen urtetik bertatik. Aurten Gasteiz izan da agertokia.

Lurralde okupatuetan giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen urraketa larriak salatu dira konferentzian, eta saharar herriak autodeterminaziorako duen eskubidea aldarrikatu da.

Bestalde, bertaratutako sindikatuok tailer sindikal batean parte hartu dugu, eta bertan datorren urterako lan-plana adostu dugu, non Saharako kausari laguntzeko konpromiso zehatzak hartu ditugu.