LISBOA

ELA Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasunerako Europako Konferentzian izan da

2024/12/03
ELAk parte hartu du azaroaren 29 eta 30ean Lisboan egin den 48. Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasun Konferentzia Europarrean (EUCOCO). Bertan izan dira elkartasun erakundeak, zenbait alderdi politikotako kideak eta sindikatuetako ordezkariak.

Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasunerako Europako Konferentzia (EUCOCO) 1975ean hasi zen egiten, alegia, gatazka hasi zenetik. Urtero egiten da, Europako hiri batean. ELAk defendatzen du saharar herriak autodeterminaziorako eskubidea duela eta konferentzian parte hartu dugu.

Konferentzian salatu da etengabe gertatzen direla lurralde okupatuetan giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen urraketa larriak, eta saharar herriak autodeterminaziorako eskubidea duela, baita EB-Maroko akordioak baliogabetzearen inguruan TJUEk berri duen epaiaren ondorioz eratorritakoak ere.