KURDISTAN

ELAk Abdullah Öcalanen askatasunaren aldeko Nazioarteko Konferentzian parte hartu du Erroman

2025/04/12
ELAk apirilaren 11 eta 12an Erroman egin den “Askatasuna Öcalanentzat, irtenbide politiko bat auzi kurduarentzat” Nazioarteko Konferentzian parte hartu du. Konferentzian 16 herrialdetako erakunde politiko, sindikal eta sozialetako ordezkari ugarik parte hartu dute, eta buruzagi kurdua askatzeko deiarekin bat egin dute.

 

Kurdistango Informazio Bulegoak eta “Askatasuna Öcalanentzat, konponbide politikoa auzi kurduarentzat” kanpainaren batzordeak antolatuta, bi egunetan zehar Konferentzian kanpainaren eragina eztabaidatu da. Era berean, Abdullah Öcalan , duela 26 urtetik Turkiak espetxeratutako mugimendu kurduaren burua, askatzeko deia errepikatu da bake prozesuan aurrera egiteko eta kausa kurduarentzat konponbide bat lortzeko beharrezko urrats gisa.

Lehen eguneko saioetan, kanpainaren bi urteko emaitzen ebaluazioa, Abdullah Ócalanek bakera eta gizarte demokratiko batera deitzearen inpaktua (otsailak 27), emakume eta gazteen mugimenduek kanpainaren jarraipenean duten papera, eta Abdullah Öcalan liderraren askatasun fisikoa babesteko lege eta nazioarteko ahaleginen perspektibak landu zituzten.

Bigarren eguneko saioetan nazioarteko eta giza eskubideen aldeko lege ahaleginak jorratu ziren, baita Öcalan bakearen eta gizarte demokratiko baten aldeko ikuspegia ere. Konferentzia foro ireki batekin amaitu zen, Konferentzian parte hartu zutenen iritziak eta iradokizunak azaltzeko aukera emanez.