ELAk AEBek Marokori Mendebaldeko Sahararen gaineko subiranotasuna aitortzea gaitzesten du

2020/12/11
Marokori Mendebaldeko Sahararen gaineko subiranotasuna onartu dio AEBk, Marokok Israelekin harremanak normalizatzearen truke. Beste behin ere, potentzia inperialistek saharar eta palestinar herriaren eskubideekin jolasten dute.

ELAtik NBEren ebazpenak betetzea eta saharar herriaren autodeterminaziorako erreferenduma deitzea exijitzen dugu, baita Palestinan okupazioa, blokeoa eta apartheida amaitzea ere.