ELAk Austriako OGB sindikatu bateratuaren 20. kongresuan parte hartu du

2023/06/22
ELAk Austriako OGB sindikatu bateratuaren 20. kongresuan parte hartu du, nazioarteko ordezkaritza zabalaren artean (30 herrialdeko 42 sindikatuak egon dira Vienan). Kongresuaren leloa ‘Ein gutes fur alle!’ izan da (Bizitza hobeak denontzat) izan da, eta 500 bat ordezkari inguruk parte hartu dute 3 egunean zehar garatu diren saioetan. OGB da Austriako konfederazio bakarra, eta bere baitan biltzen dira sektore guztietako sindikatu ugari. Beraz, hau da Austriako langileentzako hitzordurik garrantzitsuena (bost urtean behin biltzen dira).

Idazkari nagusia izateko hautagai bakarra Wolfgang Katzian da, oraingo honetan kargu horretan dagoena. Bere hasierako hitzaldian, OGBeko idazkari nagusiak bere kezka agertu du inflazio altuaren inguruan, eta iragarri du sindikatuak hainbat neurriak hartzeko aldarrikapena Austriako Gobernuari luzatu diola. Hala ere, kongresuaren beste interbentzioetan entzun den bezala, Gobernuak ez dio aldarrikapen horri erantzun, eta hartu dituen neurriak enpresen aldekoak izan omen dira.

OGBren beste erronka eskuin muturreko mugimenduei aurre egitea da, beti ere demokrazioaren aldeko borrokan. Beste maila batean, telelana eta digitalizazioaren gaiek bere denbora hartu dure kongresuaren zehar.