ANTIMILITARISMOA
ELAk bat egin du ‘Gerra eta militarismoari, EZ!’ manifestuarekin

Errusiak Ukrainaren gerrako baketze prozesuari lotutako azken gertakariak igaro ostean, eragile sozialek eta ELAk Errusiaren oldarraldia eta gatazkak eragin duen NATOren espantsionismoa salatu dituzte.
Manifestuaren arabera, Ukrainako gerra, Gazako Genozidioari lotua edo Sudaneko gerra, mundua banatzen duten potentzia kapitalista handien arteko liskar ekonomiko, politiko eta militarraren baitan kokatzen da.
Manifestuaren arabera, gerra Europar Batasuna are gehiago militarizatzen ari da eta, Espero zitekeen bezala, gerrak eskuin muturreko ideologiak, militarismoa, arrazakeria, matxismoa, xenofobia eta neofaxismoa sustatu ditu Europa osoan zehar.
Europar Batasunean aldaketa erradikalak ondorioak ditu Euskal Herrian. Azken hamarkadan, industria militarrean aritzen diren euskal enpresak 70 izatetik 200 baino gehiago izatera pasatu dira, eta urtarrilean, Zedarriak enpresa-foroak energia nuklearra eta industria militarra garatzearen alde egiten zuen, inbertsioa erakartzeko.
Hala, gizarte eragileek aldarrikatzen dute Euskal Herriaren etorkizuna ez dela eraiki behar heriotza, odola eta armak oinarri hartuta, guztiz kontrakoa baizik. Era berean, zaintza eta zerbitzu publikoak erdigunean jartzea exijitu dute, gizarte justuagoa, kohesionatuagoa eta baketsuagoa lortzeko.