PALESTINA
ELAk bat egin du BDZren kanpainarekin CAFek bertan behera utz zezan Jerusalemen tranbia zabaltzeko eta mantentzeko kontratua

Hau dela eta, ELAk hurrengo manifestua sinatzen du, CAFi eskatzeko nazioarteko zuzenbidea bete dezala eta Tranbiaren proiektutik alde egin dezala eta horrela Palestinaren okupazioaren konplize izateari utz diezaiola.
OHAR BATERATUA
CAF, EZ TRANBIARIK ERAIKI LEGEZ KANPO OKUPATUTAKO LURRETAN
Duela 5 urte, Euskal herriko 70 kolektibo, sindikatu eta alderdi politikok kanpaina bat hasi genuen CAF euskal tren-enpresak bertan behera utz zezan Jerusalemen tranbia zabaltzeko eta mantentzeko kontratua. Tranbia horrek Israelgo koloniak eta hiria lotzen ditu Palestinako Lurralde Okupatuan.
5 urte geroago, eta CAFek nazioarteko zuzenbidea urratzen eta Israelgo apartheidarekin kolaboratzen jarraitzen duen arren, kanpaina askoz indartsuagoa da. Hala, Boikot Batzorde Nazionalaren, Palestinatik Israelgo Estatuari Boikot, Desinbertsio eta Zigorren nazioarteko kanpaina koordinatzen duen erakundearen, helburu estrategiko bat da egun.
5 urte hauetan salatu dugu proiektu hau legez kanpokoa dela. Lehenik eta behin, CAFen bazkide israeldarra, Saphir, Nazio Batuen datu-basean sartuta dagoelako, zeinak 110 enpresa baino gehiago izendatzen dituen palestinarren okupazioaz eta apartheidaz etekina ateratzen dutenak. Era berean, tranbia hau kolonizazioari eusten eta legitimatzen laguntzen duen azpiegitura zibila delako, Israelgo kolonoak Israelgo lurrez desjabetzeko pentsatuta baitago.
Beasaingo CAFeko enpresa batzordeak behin baino gehiagotan exijitu dio CAFeko zuzendaritzari kontratua bertan behera uzteko; “CAF, jaitsi zaitez israeldar apartheidaren trenetik” kanpainak mobilizazio sozialerako eta sare sozialetan astintzeko ekimenak jarri ditu martxan, euskal erakundeek CAFekin dituzten konplizitateak aipatuz, Eusko Jaurlaritza kasu; eta Euskal Herrian “Euskal Herria zapaldu nahi dugu” salatzeko.
Eta hori badakite Palestinan. Horregatik, nazioarteko ekimen bihurtu da kanpaina, BDZ mugimendua hainbat lekutan aktibatzea bilatzen duena, CAFen gaineko presioa handitu eta Palestinatik alde egin dezan. Norvegian, Frantzian, Erresuma Batuan, Mexikon, Kolonbian ulertu dute beren erakundeek ezin dutela CAF onartu beren trenak (metroak, tranbiak) kudeatzeko edo mantentzeko. Eta boikot herrikoia eraginkorra da. Hor dago Veolia multinazional frantziarraren aurrekaria ere. 2015ean enpresa honek Israelen egindako inbertsio guztiak saldu behar izan zituen (tartean Jerusalemgo tranbiarena), BDZ kanpainak sortutako milioi askoko galerak zirela eta.
Era berean CAFek parte hartzen duen krimen guztiak aitortu ditu Nazioarteko Justizia Gorteak 2024an, Palestinaren okupazio israeldarra legez kanpokotzat jotzen duen irizpen batean. Gorte honek Israelek okupatutako lurralde palestinarrarekin edo lurralde horretan legez kanpoko presentzia finka dezaketen zatiekin harreman ekonomikoak edo komertzialak izatea galaraztera behartzen ditu estatuak (eta baita estatu horretako erakundeak ere).
Hori dela eta, Israel herri palestinarraren aurkako genozidioa egiten eta Palestinako lurralde okupatua setiatzen ari den honetan, Euskal Herrian manifestu hau sinatzen dugunok beste behin eskatzen dugu CAFek nazioarteko zuzenbidea bete dezala. Bestela esanda, Jerusalemgo Tranbiaren proiektutik alde egin dezala eta horrela Palestinaren okupazioaren konplize izateari utz diezaiola. Eta eskatzen dugu euskal erakundeek, batez ere Eusko Jaurlaritzak, CAFen akziodun gisa, CAFi babesa ken diezaioten, CAFek nazioarteko legedia betetzen ez duen bitartean.