PALESTINA

ELAk bat egin du Nazioarteko Justizia Gortean gobernuek Hegoafrika Israelen aurkako salaketan babesteko eskaerarekin

2024/01/11
Sindikatuak Palestinan Genozidioa Gelditzeko Nazioarteko Koalizioaren eskaria babestu du. Mundu osoko ehunka erakunde sozial eta sindikal bat egiten ari dira eskaera horrekin.

Koalizioaren ustez, premiazkoa da Nazioarteko Justizia Gortean Genozidio Delitua Prebenitzeko eta Zigortzeko Konbentzioari heltzea, Israelgo Estatua Lurralde Palestinar Okupatuetan egiten ari den bonbardaketa eta gerra krimenak amaitzeko.

ELAk babestu egin du munduko gobernu guztiei Hegoafrikaren ekimena babesteko egindako eskaera. Sindikatuaren ustez, ekimen hau guztiz koherentea da Euskal Herrian eta mundu osoan Palestinaren okupazioaren amaiera eskatzeko kalera ateratzen ari garen erakunde ezberdinen eskaerarekin.

ELAk munduko gobernu guztiek, baina bereziki Europar Batasunekoek, duten erantzukizunari buruz ohartarazi du. Hegoafrikaren eskaerak Israelgo gobernuak duen zigorgabetasunaren aurka egiteko estatuek agindu morala eta legala dutela gogorarazten du.

Eskaeraren testua