PALESTINA
ELAk bat egin du Palestinari elkartasuna adierazteko urriaren 21ean Donostian egingo den manifestazioarekin

ELAk bat egin du Palestinako herriari elkartasuna adierazteko urriaren 21ean Donostian egingo den manifestazio nazionalarekin. ELAk berehalako su-etena eskatu du, eta nazioarteko zuzenbidean eta NBEren ebazpenetan oinarritutako irtenbidearen alde agertu da.
Larunbateko deialdia Gernika-Palestina plataformak bultzatu du eta 17: 30ean abiatuko da Antiguako tuneletik. Era berean, ELAk Palestinako herriari elkartasuna adierazteko antolatzen diren tokian tokiko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du.
Informazio gehiago