ELAk bat egiten du maiatzaren 4an Venezuelako estatuko-kolpe saiakera gaitzesteko Bilbon deitutako mobilizazioarekin

2019/05/03
Hainbat erakundek, ELA tartean, manifestazioa deitu dute maiatzaren 4rako, larunbata, berriki Venezuelan egondako estatu-kolpe saiakera salatzeko. ELAk inperialismo estatubatuarraren kanpo injerentziei eta inberbentzioei ezezkoa adierazi nahi die, ez Venezuelan ez inon ere. Manifestazioa 18:00tan hasiko da, Plaza Eliptikoan.

Kanpo esku-hartzeak muturreko egoera batera eraman du Venezuela eta gerra-eskalada arriskutsu bat emango direnaren zantzuak agerikoak dira. Venezuelaren subiranotasunaren, bere gobernuaren eta bere instituzioak errespetatzeko deia luzatzen du ELAk eta, era berean, hainbat alditan adierazitako herriaren borondatea errespetatzea.