PALESTINA
ELAk BDZk Maccabiaren normalizazioaren aurka deitutako mobilizazioa babestu du

Maccabi Tel Aviv Israelgo Estatuko kirol-adierazle nagusia da, ez bakarrik israeldarra izateagatik, baizik eta bere zuzendaritza eta jokalariak azken urteetan nabarmendu direlako Israelgo okupazio-armadaren publizitate-kanpainetan modu aktiboan parte hartzeagatik.
Horregatik, ELAk arbuiatzen du Maccabi Gasteizen "itxurazko normaltasun" irudiarekin aurkeztea eta horrela haren irudia zuritzea, Gazako zerrendan edo Israelgo armadak erasotu eta suntsitutako beste leku batzuetan ezer gertatuko ez balitz bezala.
ELAk beste behin ere elkartasuna adierazi nahi dio herri palestinarrari, eta dei egiten du Israelgo Estatuarekin edozein akordio komertzial edo bestelako akordio hausteko.