CES
ELAk Belgraden ospatutako CESen Agintaldi Erdiko Konferentzian parte hartu du

Europako sindikatuek eraldaketa ekonomiko, sozial eta politikoaren testuinguruan gaur egun dituzten eta etorkizunean izango dituzten erronkei buruzko gaiak eztabaidatu dira jardunaldietan. Jorratutako gaien artean lan eskubideen defentsa, justizia soziala, trantsizio ekologiko eta digitala, eta kontinenteko hainbat tokitan diskurtso atzerakoi eta autoritarioen aurrerapenaren aurrean mugimendu sindikala indartzeko beharra nabarmendu ziren.
Konferentzia amaitu ondoren, batzorde exekutibo bat egin zen, eta premiazko ebazpen bat eztabaidatu eta onartu zen, afiliatutako erakundeen gehiengo handi baten aldeko botoekin. Ebazpen horretan, Europar Batasunak EB-Israel Elkartze Akordioa berrikusteko egin berri zuen iragarpenaren aurrean, CESek prozesu horretan azkar eta erabakitasunez jokatzekoeskatu zien erakunde komunitarioei. CESek berrikuspen hori giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbidearen errespetuan oinarrituta egitea beharrezkoa dela azpimarratu zuen, Gazako egoera humanitario larriak eta giza eskubideen urraketa sistematikoak markatutako testuinguru kontutan izanda.