ELAk bere elkartasuna adfierazi die Yves Rocheren filial turkiarreko langileei

2019/02/14
Yves Rocher enpresa frantsesaren filial turkiarrak, Flormar markaren komerzializatzaileak, 132 langile (% 80a emakumeak) kaleratu ditu. Beren delitua? Sindikatu batera afiliatzea soldata eta lan baldintza iraingarri batzuen aurka egiteko.

Yves Rocheren filial turkiarrak, produkzio errekorrak hautsi dituen arren, langileek ez dute beren lan baldintzatan inolako hobekuntzarik izan. Langile gehienak soldata minimoa jasotzen dute, 1600 lira turkiar hilero (300€ baino gutxiago). Horretaz gain, lantokian indarkeria eta jazarpen mota larri desberdinak jasaten dituztela, ahozko-abusua, irainak eta gutxiespena barne; eta segurtasun eta lan-osasun babes neurri egokirik ez dutela salatu dute. Guzti honen aurrean, beren lan baldintzak hobetzeko sindikatu batera afiliatzeko beren legezko eskubidea erabiltzea erabaki zutenean kaleratuak izan ziren.

Sindikatu batera afiliatzeko askatasuna Konstituzio turkiarran eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen hitzarmenetan jasotako eskubidea da. Baina Yves Rocheri ez zaio inporta eskubide hau urratzea eta legez kanpoko kaleratzeak bezalako taktiken bitartez sindikalizazioa mugatzea.

Baina langileek ez dute hau onartzen!

2018ko hasieratik, Petrol-İş sindikatura afiliatzeagatik kaleratuak izan zirenetik, langileak lantegira doaz egunero, Gebze hiriko gune industrialean, eta piketeetan egoten dira bigarren lan-txanda bukatu arte.

Lege beren alde dago, eta beren lantegiko eta inguruko beste lantegietako langileak alde dituzte, baita 100 elkarte inguru ere. Turkiako emakumeek eta LGTBI+ elkarteek Flormar eta Yves Rocher boikotatzeko deialdia egin dute. Flormarreko langileekin emakumeen elkartasuna gero eta handiagoa da “Emakumeak elkarrekin indartsuagoak gara” taldearen sorrerarekin, non emakumeen hainbat organismo eta sindikaturen ordezkariak parte hartzen dute. Hainbat elkartasun ekintza ere egon dira Paris eta Ginebrako Yves Rocher denden parean.

ELAtik gure elkartasuna adierazi nahi diegu sekulako indar eta ausardiarekin egunez egun beren lan postuak berreskuratzeko eta lan baldintza duin batzuk lortzeko Flormar lantegi parean protesta mantentzen duten langileei.

Beste aldetik, ilegalki kaleratutako langileak berriro onartzea eta langileen eskubideak errespetatzea exijitzen diogu Yves Rocheri.