CFDT MÉTALURGIE KONGRESUA

ELAk CFDT Métalurgie-ren 11. kongresuan parte hartu du

2025/06/20
CFDT frantziako bigarren sindikatua da, oraingoan metalurgiako 11. kongresua federala ospatu du Dijonen.

Esther Arruti joan da sindikatuko ordezkari gisa ekainaren 17-18 bitarte burutu den kongresura.

Federazioa 40 talde ezberdinek osatzen dute eta aurten azpimarragarria da izan den parte hartze altua. Izan ere 37 taldek hartu dute parte.

Kongresuan zehar kudeaketa txostena, komisio ezberdinen eraketa eta barne legedi berria bozkatu dituzte.

Parte hartzeen artean Stephane Destugues FGMMko idazkari nagusia izan da eta baita noski Stéphane Destugues Federazioko Idazkari nagusia. Bi hauek, eskuin muturralen oldarraldia, asanblea generalaren jarrera kritikatu eta trantsizio ekologikoaren beharra aspimarratu dituzte.

Adimen artifizialak ere izan du bere pixua kongresuan, izan ere. Robotizazio eta automatizazioarekin batera, lan postuak suntsitu ditzakeela uste dute.

Bestalde, Frantziako Metaleko hitzarmena sinatu da eta beraz honek ere zentralitatea izan du kongresuan.

Eskualde ezberdinetako ordezkariek ere hartu dute parte. Eta bertan aipagarriak, formakuntzaren beharra, sexismoarekin amaitzeko beharra, pentsio erreforma eta trantsizio ekologiko justu bat.

Amaitzeko mikro ireki eta mahai inguruak ere izan dira. Eta azkenik hurrengo 4 urteetarako zuzendaritza onartu da.