ELAk CFDT sindikatuaren 50. kongresuan parte hartu du

2022/06/17
CFDT Frantziako sindikatuak bere 50. kongresua ospatu du Lyon hirian ekainaren 13tik 17ra. ELA bertan izan da, gonbidatu moduan, nazioarteko beste 60 sindikatukin batera, 46 herrialdetatik etorritakoak.

CFDT, Frantziako sindikatu nagusietako bat da eta bere 100 urteak ospatzen ditu aurten. Lyonen izan den kongresuan 2700 pertsona baino gehiago bildu ditu: 1600 ordezkari eta 1100 gonbidatuk parte hartu dute aste betez iraun duten eztabaidak jarraitzen.

 

Datozen 4 urtetarako zuzendaritza hautatu dute, Laurent Berger idazkari nagusi bezala izendatuz berriro ere. Zuzendaritza berriak «UNE CFDT PLUS FORTE POUR UNE SOCIÉTÉ PLUS JUSTE » (CFDT indartsuago bat, gizarte justuago baterako) dokumentuan jasotzen diren helburuak eta erronkak aurrera eramateko ardura izango du eta kongresuko eztabaida biziek argi utzi zuten arabera, gai batzuk arreta berezia eskatuko dute; pentsioen gaia tartean.