ELAk CGILren 19. Kongresuan parte hartu du

2023/03/16
ELAko ordezkaritza batek martxoaren 15etik 18ra Rimini hirian ospatzen ari den Italiako Langileen Konfederazioaren (CGIL) 19. kongresuan parte hartu du. 5 milioi kide baino gehiagorekin, CGIL Italiako konfederazio handiena eta zaharrena da, eta ELAk harreman estua du harekin duela urte asko.

Kongresu honetan bi dokumentu alternatibo eztabaidatzen dira:

- “Il lavoro crea il futuro” (Lanak sortzen du etorkizuna), kongresuko ordezkarien % 97,6k babestua.
- “Le radici del sindicato. Senza lotte non c 'è futuro” (Sindikatuaren sustraiak. Borrokarik gabe ez dago etorkizunik) kongresuko ordezkarien % 2,4k babestua.


Kongresua osatzen duten 868 ordezkariek CGILen Konstituzioari egindako zuzenketen proposamenean parte hartuko dute, eta Batzar Nagusi Nazional Konfederala hautatuko dute, zeinak idazkari nagusia ere hautatuko duen. Maurizio Landini, azken Kongresutik CGILeko Idazkari Nagusia dena, berrautaketara aurkeztu da. Batzar Nagusiak, ondorengo etapa batean, Idazkaritza Nazionaleko kideak ere aukeratuko ditu.


Kongresuaren aurretik nazioarteko ekitaldi bat egin da, eta bertan “Nazioarteko sare antifaxista” eta sare horren manifestua aurkeztu dira. ELA sarea horren parte da. Bestalde, aurkezpen horren esparruan, beren gobernuen aldetik errepresioa bizi duten herrialdeetako hainbat erakundetako kideek hitz egiteko aukera izan zuten. Besteak beste, Myanmar, Hong Kong, Tunisia eta Peruko sindikalistek hartu zuten parte haien testigantza partekatuz.