ELAk CIG eta Galiziako herria zoriondu ditu "Día da patria" ospakizunean

2021/07/25
ELAk zorionak eman eta besarkada internazionalista bat bidali nahi die CIGi (Konfederazio Intersindikal Galega) eta Galiziako herri osoari, uztailaren 25ean ospatzen den "Dia da Patria"ren harira.

 

Euskal Herria eta Galizia lotzen dituzten loturak asko dira. Galiziarra gertuko herri bat da, gure eskualde guztietan ere arrasto sakona duena, hona etorkizun hobe baten bila etorri ziren langileen bitartez. Galizia, Euskal Herria bezala, askatasunean erabakitzen uzten ez zaion nazio bat da.

Asko dira, halaber, Galiziako eta Euskal Herriko langileok historikoki partekatzen ditugun borrokak, hala nola gure herrialdeetarako lan-harremanen esparru propioen eskaria. Eta bide horretan, ELAk CIGekin egiten du topo, nazionalista den klase sindikatua, subiranotasun nazionalaren bidez klase herrikoientzat bidezkoa den sistema sozial bat eraiki daitekeelakoan.

Horregatik, Euskal Herritik besarkada bat bidali diegu CIGi eta Galiziako herri osoari, gaurkoa bezalako data batean.

Viva Galiza Ceive e Popular!