Palestina

ELAk dei egin du apirilaren 25ean Donostian egingo den manifestazioan parte hartzera

2026/04/20
ELAk dei egin du apirilaren 25ean Donostian egingo den manifestazioan parte hartzera
Gernika-Palestina herri plataformak manifestazio nazionala deitu du larunbat honetan, apirilak 25, Donostian, `Gernikaren herritik: genozidiorik ez, gerrarik ez!´ lelopean.

Gernikaren bonbardaketaren 89. urteurrenaren bezperan, herri plataformak ozen aldarrikatu nahi du ez duela onartuko genozidiorik, ez gerrarik, ez nazioarteko legedia eta herrien subiranotasuna inpunitatez eta normaltasunez urratzea ere.

Gauzak horrela, manifestazioan parte hartuko du ELAk. “Israelgo Estatu genozidak egunero erakusten duen krudelkeriaren aurrean, Euskal Herritik palestinar herriaren alde egin behar dugu, eta nazioarteko komunitateari eta erakundeei eskatu behar diegu moztu ditzatela harreman komertzial, ekonomiko eta politiko oro Israelgo Estatuarekin”, dio sindikatuak.