Turkia
ELAk elkartasuna adierazi die Turkiako sindikatuei

Ekrem Ekrem İmamoğlu, Istanbulgo alkatea eta Turkiako presidentetzaren aurkari nagusia atxilotu berri dute, bere unibertsitate-titulua baliogabetzearekin batera. Horren ondorioz, milaka pertsona manifestatu dira kaleetan ekintza horiek gaitzesteko, askatasuna eskatuz eta herrialdean aldaketa demokratikoak eta hobekuntza ekonomikoak exijituz. Manifestazioak gogor zapaldu dituzte eta 1.500 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte, politikariak, sindikalistak, kazetariak eta artistak barne. Era berean, gobernuak adierazpen eta manifestazio askatasuna gaitzetsiz neurriak hartu ditu.
Bereziki kezkatuta gaude Turkian irakaskuntzaren arloko Eğitim Sen sindikatu nagusiaren aurkako neurriengatik. Izan ere, protestetan parte hartzen ari diren unibertsitateko ikasleei babesa emateko unibertsitateetan egun bateko lanuztea iragarri ondoren, gobernuaren errepresioa ere pairatu du, atxiloketekin eta Istanbulgo fiskaltzak bere buruzagien aurka ikerketa bat abiarazita.
Gure elkartasun osoa berresteaz gain, ELAk Turkiako sindikalismoa balioetsi nahi du, funtsezko papera betetzen baitu Turkian etengabe zapalduak diren lan-eskubideen defentsan eta balio demokratikoen sustapenean.