Elkartasuna Marokok espetxeratutako preso politiko sahararrei

2018/04/05
ELAk bere elkartasun osoa adierazi nahi die Gdeim Izic-eko (Mendebaldeko Sahara) preso politikoei; hauek gose greba egiten ari dira saharar herriaren eskubideen alde, aspaldidanik zanpatzen baititu inbasore marokoarrak.

ELA duela urte asko ari da salatzen giza-eskubideak Mendebaldeko Saharan behin eta berriz urratzen direla, baina gaurkoan bereziki aipatu nahi du Gdeim Iziceko preso politikoek bizi duten egoera larria, bermerik gabeko epaiketa arbitrarioak izan eta gero espetxe marokoarretan eskubide oro ukatzen baitzaie, kartzela zigor luzeak medio, kasu askotan biziarteko zigorrak.

Saharar hauek marokoar espetxeetan daude giltzapean, bakartuta, familiengandik urrunduta, baldintza negargarrietan, torturapean... Bitartean, Frantziak eta Espainiak konplize gisa jokatzen dute eta nazioarteko komunitateak ezikusiarena egiten du.