ELAk elkartasuna adierazten dio Peruko herriari

2023/01/19
ELAk gaitzetsi egiten du Dina Boluarteren behin-behineko gobernuak Peruko herriaren aurka erabilitako indarkeria. Kalera atera diren herritarrek bitarteko presidentearen ukoa, hauteskundeak aurreratzea eta Batzar Konstituziogilea aldarrikatzen dute.

Joan den abendutik, Kongresuak Pedro Castillo presidentea kargutik kendu zuenetik, Perun egin diren manifestazioetan 50 hildako eta 600 zauritu baino gehiago utzi ditu poliziaren errepresio bortitzak.

ELAk, segurtasun indarren indarkeria hori gaitzesten du, eta giza eskubideak errespetatzea eta bitarteko gobernuak herriaren borondatea errespetatzea eskatzen du.

Era berean, ELAk Peruko CGTPk urtarrilaren 19rako deitutako greba nazionala babesten du.