ELAk Israelek palestinarraren aurka egindako sarraskia kondenatu eta AEBek Jerusalemen enbaxada irekitzea salatzen du

2018/05/15
Atzo Gazan Israelgo armadak eragindako masakrea salatu nahi du ELAk, baita Estatu Batuek Jerusalemen enbaxada ireki izana ere. Israelen okupazio eta kolonizazio politiken hasieratik 70 urte pasa diren honetan, giza eskubideen urraketek aurrera jarraitzen dute, nazioartearen konplizitatearekin. Egoera honen aurrean ELAtik gure elkartasun guztia adierazi nahi diogu herri palestinarrari.

Atzo Gazan Israelgo armadaren masakrea, non 59 palestinar hildako eta 2.700 baino gehiago zaurituak izan ziren Zerrendako mugan Estatu Batuen enbaxada Jerusalemera lekualdatzeagatik protestatzen ari zirelarik, nazioarteko zuzenbidearen urraketa bat da eta Israelek giza eskubideei dien errespetu ezaren adierazgarri berria.

Halaber, ELAk Estatu Batuek Jerusalemen enbaxada ireki izana ren irekitzea salatzen du. Alde bateko erabaki honek Palestinaren inguruko Nazio Batuen ebazpenen haustea eta Palestinaren izatearen ukapena suposatzen du.

Hilketa hauen hurrengo egunean herri palestinarrak Israelgo Estatuaren sorreraren 70. urteurrena,  Nakba (“hondamendia” arabieraz), oroitzen du. Nakbak 800.000 palestinar baino gehiagorentzat bere etxeak utzi beharra eta erbestealdia suposatu zuen.

Israelen okupazio eta kolonizazio politiken hasieratik 70 urte pasa dira, baina giza eskubideen urraketek jarraitu egiten dute nazioartearen konplizitatearekin.

Honen aurrean ELAtik gure elkartasun guztia adierazi nahi diogu herri palestinarrari. Bestalde nazioarteari Israeli nazioarteko zuzenbidea eta Palestinaren inguruko Nazio Batuen ebazpenak betetzera eta palestinarren giza eskubideak errespetatzera behartzeko neurriak hartzea eskatzen dio, okupazioarekin amaitzeko eta errefuxiatuek etxera itzultzeko legezko eskubidea bete dezaten.