ELAk Estatu Batuek Venezuelaren aurka egindako erasoak gaitzetsi ditu
ELAk gaitzetsi egiten ditu Estatu Batuek Venezuelaren kontra indar armatua erabiltzeko egindako mehatxuak, Karibean hedapen militarra eta itsas blokeoa, itsasontzien aurkako erasoen bidezko epaiketaz kanpoko exekuzioak, Washingtonek agindutako Venezuelako aire-espazioaren itxiera, Inteligentzia Agentzia Zentralak (CIA) Venezuelan ezkutuko operazioak egiteko baimena eta Hegoamerikako herrialdearen subiranotasuna, Nazio Batuen Gutuna eta Nazioarteko Zuzenbidea urratzen duten ekintza guztiak.
ELAk ohartarazi du Karibean ematen ari den erretorika eta militar eskalada hori oso arriskutsua dela, eta ondorio larriak dituela bai eskualdeko bai munduko bakearentzat eta segurtasunarentzat. Belizismoaren eta nazio subiranoen aurkako erasoen normalizazioa eta nazioarteko zuzenbidea potentzien interesen mende jartzea mehatxua dira munduko herrientzat.
Hori dela eta, ELAk gaitzetsi egiten du Estatu Batuetako gobernuak Venezuelaren aurka etengabe egiten duen erasoa, berretsi egiten du subiranotasunaren eta herri guztien autodeterminazioaren erabateko defentsa, eta elkartasun osoa adierazten dio Venezuelako herriari.