ELAk Europako Pentsiodunen Federazioaren Kongresuan parte hartu du

2018/10/17
ELAk parte hartu du Bruselan izan den Erretiratu eta Adinekoen Europar Federazioaren (Ferpa) 8. Kongresuan, urriaren 15 eta 17a bitartean. Xabier Perez Herrero izan da Euskal Herriko pentsiodunen ahotsa Bruselara eraman duen ordezkaria, eta Kongresuan izan duen partaidetza baliatuz gurean pentsio publiko duinen alde egiten ari diren mobilizazio handien berri eman du. Kongresua gaur bukatu da, idazkari nagusi izateko Agostino Siciliano aho batez hautatu dutelarik; Ferparen buruak hitza eman du bere ahalegina izango dela pentsiodun eta adinekoen kolektiboaren bizimodua hobetzeko borrokak Europa mailan aldi berri bat hastea.